Albisteak

Okilei buruzko biltzar zientifikoa

Aurreko otsailean, Okilei buruzko nazioarteko 7. Biltzarra egin zen Vitoria-Gasteizen. Jardunaldi horretan elkartu zen ekologian eta okilak zaintzen munduko aditu nagusi asko, hegazti-mota horiei buruzko ezagupenak eta azken ikerketak elkarri trukatzeko asmoz.

Aztik eta Urak itsasoko belardiak berreskuratu dituzte

2008az geroztik urrats garrantzitsuak eman dira Euskal Herriko itsas belardiak kontserbatzeko eta hobetzeko helburuarekin, Zostera noltii espeziea berreskuratzeko Azti-Tecnalia Uraren Euskal Agentziarentzat egiten ari den lana dela medio.

Bilbo, 2014ko Baso Hiria

Bilbok titulu hau jaso du Europako Baso Institutuaren eskutik: Europako 2014ko Baso Hiria. Gainera, bilbotar hiria erakundeak 2014an egingo duen Urteko Konferentziaren egoitza izango da.

Laguntza zuzenak 348 landa bide konpontzeko

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Arabako landa bideen egoera txarra ikusita, hiru milioi euroko laguntzak eman ditu, iaz, urte hasieran izan ziren eguraldi txarren ondorioz kaltetuta gertatu ziren landa bideak konpontzeko.

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait