Albisteak

Elikadura osasungarriari eta kontsumo iraunkorrari buruzko ikastaro batean parte hartzen ari dira EHU/UPV-ko 100 ikasle inguru

EHU/UPV-ko ehun bat ikasle ari dira parte hartzen Eusko Jaurlaritzaren mendeko den ELIKA Fundazioak, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak, antolatu duen “EREIN, Bizi osansuntsu, izan zoriontsu" ikastaroan. Bina orduko hamaika saio telematiko dira, azaroan eta abenduan banatuta, eta saio horietan teknikari espezializatu batzuek elikadura seguru, iraunkor, osasungarri eta bereziari buruzko prestakuntza emango dute.

Eusko Jaurlaritzak 9,5 milioi euro baino gehiagoko finantza laguntza berriak gaitu ditu mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorerako

Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak proposatuta, ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan ezagutarazteko eta sustatzeko 2021eko maiatzaren 1etik 2022ko apirilaren 30era arte garatuko diren ekintza eta programetarako laguntzak –9 milioi euro, kalkuluen arabera– iragartzen duen agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak, bere azken Kontseilu bileran.

Neiker aurrera doa pinuaren banden gaixotasunari aurre egiteko aukera berriekin

Plan pilotu hori Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiek koniferoen basoak berreskuratzeko diseinatu duten Euskal Estrategiaren parte da. Plana diseinatzeaz gain, NEIKERek jarduerak koordinatu eta betearazten ditu, foru erakundeekin eta beste erakunde batzuekin lankidetzan, horien artean egonik EHU/UPV, HAZI, BaskEgur, URA, Nekazaritza eta Elikadurako Ikerketa eta  Teknologia Institutu Nazionala (INIA) eta Kataluniako Uraren Ikerketaren Institutua (ICRA).

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait