Europako SheepNet proiektuaren arabera, zeinean Neiker-Tecnaliak parte hartzen baitu, ardi aziendaren produktibitatea hobetzeko eginkizun nagusiak nutrizioa, haurdunaldiaren diagnostikoa eta kontrola eta abortuen prebentzioa dira.
Eusko Jaurlaritzak, 2018an zehar, landaren eta itsasertzaren garapenerako 15 proiektu lagundu ditu diruz Busturialdean eta 28 Arabako Errioxan. Hori horrela, 6 milioi eurotik gorako inbertsioak egin dituzte.
Aurkeztu zaie Euskadiko landa inguruneko eta sektoreko eragile guztiei Landaren eta Itsasertzaren Garapenari buruzko Legearen aurreproiektu proposamena.
Euskadiko Egurraren Elkarteak Baskegur Eguna ospatu zuen “Gure Basoak, Gure Zura, Gure Etorkizuna” lemapean.
Bermeoko Portuko Xixili eta Erroxape moiletan egiten ari diren konponketa lanak amaierara hurbiltzen ari dira, eta biak ere 2019ko azken hiruhilekoan bukatuko direla baieztatu da.
Euskadiko 2015-2020 LGPren Kudeaketa Agintaritzak OSOA programaren exekuzio-txostena, 2018 ekitaldiari dagokiona, igorri du Europar Batzordera.
Antony Myint sukaldariak irabazi du 2019ko Basque Culinary World Prize saria, gastronomia gizarteak dituen erronkarik premiazkoenetako bati, hau da, klima aldaketari aurre egiteko motor gisa erabiltzeagatik.
Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendariak, Peli Manterolak, hasiera eman zion Donostiako Miramar Jauregian egin den “Craft Beer Revolution: garagardo artisauaren artea ulertzeko gakoak”