Albisteak

Neikerek 10.000 kilo patata eman dizkio Arabako Elikagai Bankuari

Neikerek 10.000 kilo patata eman dizkio Arabako Elikagai Bankuari, Arkautiko (Araba) lursail esperimentalean egindako ikerketetatik sortutakoak. Zehazki, Divaa, Lucinda, Monalisa, Spunta, Agria, Yona, Desiree Kennebec, Jaerla, Baraka eta Red Ponticac barietateetako patatak eman dizkio Elikagai Bankuari, Arkautiko hektarea bateko azalera inguru okupatu duen saiakuntza amaitu ondoren jasotakoak.

Elikadura osasungarriari eta kontsumo iraunkorrari buruzko ikastaro batean parte hartzen ari dira EHU/UPV-ko 100 ikasle inguru

EHU/UPV-ko ehun bat ikasle ari dira parte hartzen Eusko Jaurlaritzaren mendeko den ELIKA Fundazioak, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak, antolatu duen “EREIN, Bizi osansuntsu, izan zoriontsu" ikastaroan. Bina orduko hamaika saio telematiko dira, azaroan eta abenduan banatuta, eta saio horietan teknikari espezializatu batzuek elikadura seguru, iraunkor, osasungarri eta bereziari buruzko prestakuntza emango dute.

Tapiak kalitatezko tokiko produktuak kontsumitzeko deia egin du GOZOAaren aurkezpenean

Arantxa Tapia sailburua GOZOA Gipuzkoako Artisau Gozogileen Elkartearen aurkezpenean izan zen. Bere hitzaldian, albiste on gisa definitu zuen erakundearen sorrera.

"Garrantzitsua da elkarrekin lan egitea, - esan zuenTapiak- sektore gisa dituzuen beharrak, erronkak eta indarguneak identifikatzeko. Horrela, aldaketei modu eraginkorragoan eta efizienteagoan aurre egin ahal izango zaie. Horregatik, sektorearen egituraketa garrantzitsua da. Elkarrekin indartsuagoak gara ".

“Euskadiko elikadura-katearen parte zarete. Kate horren parte zarete produktu naturalen eraldatzaile gisa. Ekonomiaren zirkularraren parte zarete: zero kilometroaren eta trazabilitate bermatuaren parte, baita produktuaren oinarrizko osagaietan jasangarritasunarekiko konpromisoaren parte ere.

Sailburuak "tokiko produktua, kalitatezko produktua eta sasoiko produktua kontsumitzeko" deia egin zion gizarteari. “Horrela- gaineratu zuen- gure kultura, ohiturak eta, beraz, gure ekonomia bultzatzen lagunduko dugu ".

 

Eusko Jaurlaritzak 9,5 milioi euro baino gehiagoko finantza laguntza berriak gaitu ditu mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorerako

Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak proposatuta, ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan ezagutarazteko eta sustatzeko 2021eko maiatzaren 1etik 2022ko apirilaren 30era arte garatuko diren ekintza eta programetarako laguntzak –9 milioi euro, kalkuluen arabera– iragartzen duen agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak, bere azken Kontseilu bileran.

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait