Harian

Hegaluze bidaiariena


6370 kilometro Ozeano Atlantikoan: horixe da Gipuzkoako kostaldean, Donostiatik 20 km-ra, 2006ko urrian markatutako eta askatutako hegaluze batek lerro zuzenean egin duen distantzia izugarria. Arraina Venezuelako arrantzale batzuek harrapatu dute, hango kostaldetik hurbil.

Nekazaritzako eskumenen defentsan

Euskadiko sailburu Tapiak eta Kataluniako Pelegrík bat egin dute arlo horretako eskumena kudeatzeko aldarrian, «Ministerioaren joera gero eta zentralizatzailegoa delako, orain gutxi onartutako Nekazaritzako Politika Bateratuaren (NPB) diseinuarekin argi geratu denez».

Baserriko Txerria, Eusko Labeldun produktu berria


Arantza Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuak, Bittor Orozek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, eta Basatxerri erakundeko ekoizle eta ordezkari Andoni Zabalak Eusko Label familiaren kide berria aurkeztu zuten

Adinekoen elikagai-beharrak asetzeko erantzunak

Hirurogei urtetik gorakoak elikagaien industriaren merkatu-segmentu garrantzitsuenetariko bat izango dira laster. Beren beharrak, lehentasunak eta profil soziologikoa ezagutzea funtsezkoa da elikagaien industria gai izan dadin haien eskari eta behar sentsorialetara egokitutako produktu eta zerbitzu berriak egiteko.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua

Urtebete baino gehiago egin du Arantza Tapiak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ardura hartuta, non nekazaritza, abeltzaintza, arrantza, zuhaizgintza eta nekazaritza eta elikagaien industria biltzen baitira.

Interesgarria

  • 1
  • 2

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait