Harian

Eusko Jaurlaritzak 400.000 euroko laguntzak onartu ditu nekazaritzako eta basogintzako ekoizleen elkarteentzat

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aginduaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak 4.000 euroko laguntzak iragarri ditu Euskadin jatorria duten produktuak elkarrekin merkaturatzen dituzten nekazaritzako eta basogintzako ekoizleen elkarteentzat eta elkarte horien batasun edo federazioentzat.

Baldintza gisa, 5 urterako enpresa plan bat aurkeztu beharko da

“FEADER” Landa Garapenerako Nekazaritza Funts Europarraren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira laguntzak, 2015-2020 Euskal Herriko Landa Garapeneko Programan ezarritakoaren arabera, programa 2022ra arte luzatu baita, 2022a barne. 

Onuradunak eta betekizunak 

Agindu honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan ahalko dira nekazaritzaren eta basogintzaren sektoreko ekoizleen elkarteak edo erakundeak eta horien batasun edo federazioak, 2015etik aurrera eratu badira eta halakotzat aitortu badira. Era berean, talde horiek ezin izango dute ETE kategoria baino handiagoa izan tamainari dagokionez. 

Baldintza gisa, 5 urterako enpresa plan bat aurkeztu beharko da, merkaturatze eta fakturazio aurreikuspenekin, merkaturatze bolumenean edo bazkide kopuruan %10eko hazkundea aurreikusita funtzionamenduko lehen hiru urteetan eta %20koa lehen lau urteetan. 

Basogintzaren sektoreko ekoizleen elkarte edo erakunde batek gehienez 100.000 € eskuratu ahal izango ditu urtean, eta merkaturatze kanpaina kasuan kasuko produktuaren ekoizpen eta merkaturatze ziklo naturalera egokituko da, baina beranduenez 2021eko irailaren 30ean amaituko da. 

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urriaren 1etik 30era artekoa izango da, bi egun horiek ere barruan sartuta. Bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, egoitza elektronikoan sartuta.

https://www.euskadi.eus/servicios/1028907

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait