Donostia-San Sebastiango Tabakalerako Prisman egin zen Anthony Myint sukaldari estatubatuarrari 2019ko Basque Culinary World Prize saria emateko ekitaldia, Gastronomiaren bitartez aurre egiten baitio gizartearen erronkarik larrienetako bati: klima aldaketari, alegia.
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak mahastizaintzako eta ardogintzako produktuei ezarriko dizkien zergen iragarkiak eragin duen ardura ikusita, eta, halaber, Brexitak ekarriko dituen ondorioek eragiten duten zalantza-egoera aintzat hartuta, Arantxa Tapia sailburuak, bilera izan zuen Euskadin mahastizaintza eta ardogintza sektoreko ordezkariekin.
Nekazaritzako elikagaien eta basogintzaren sektorerako laguntzak iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako hiru agindu onartu ditu Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak. Orokorrean, 3,4 milioi euro inguru dira laguntzak 2019rako.
Bittor Orozek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak World BioEconomy Forum ekitaldiaren bigarren edizioan parte hartu zuen, zeina irailaren 11tik 13ra bitartean egin zen Rukan (Finlandia), eta bertan aurkeztu zituen Euskadik basogintzako bioekonomiaren inguruan eduki dituen aurrerapenak.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Kaiku enpresako lehendakari Eduardo Urrutia buru zituen euskal ordezkaritzak Emmi Taldearen egoitza nagusia bisitatu zuen.
Nolakoa izango da etorkizuneko elikadura? Zer rol jokatzen dute herritarrek elikadura berrikuntzan? Zer egin dezake zientziak elikadura seguruagoa, iraunkorragoa eta osasungarriagoa izan dadin?
Idiazabal J.I. eta Artzai Gazta Elkarteko gaztategiek “Super-urrezko” domina 1, 12 Urrezko domina, 21 Zilarrezko eta 29 Brontzezko lortu dituzte, Bergamon ospatutako World Chesse Awardseko 32.edizioan.
Eusko Jaurlaritza azkentzen ari da HAZItik ematen den zerbitzuaren berregituraketa, Euskadiko mahastizaintza- eta ardogintza-sektorearen bikaintasuna babesteko bulego moduan aritu dadin.
Hala baieztatu zuen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak.
Hegaztizaintzaren sektorea Donostian biltzen zen Hegaztizaintzari buruzko LVI. Symposium zientifikoa. Ekitaldiaren inaugurazioan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak, Jorge Garbisuk, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Markel Olanok, eta Donostiako alkateak, Eneko Goiak parte hartu zuten.
Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren XVI. edizioak 120 lagun inguru elkartu zitun Durangon, euren eskualdeetan garapen jasangarria eta berdintasunezkoa lortzeko esperientziak partekatzeko.
Donostiako Zinemaldiarekin batera egiten ziren ekitaldien barruan, Carmen Machi aktoreak “Basque Country Gastronomiko” saria jaso zuen Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiaren eskutik, Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos aurrean zegoela.
Ehun inguru ikertzaile parte hartu dira Landare Ehunen In Vitro Hazkuntzako Espainiako Elkartearen XIII. Bilkuran (SECIVTV).
Neiker-Tecnaliak Arkautin dituen labore ekologikoen saiakuntza esperimentaletako lursailek nekazarien eta teknikarien landa bisita bat hartu zuen.
Arrain izoztu, elikagai kontserbak eta gozoki izoztuak lantzen dituzten 11 euskal enpresak euren produktuak ezagutarazi dituzte Conxemar azokan, Itsasoko Produktu Izoztuen Nazioarteko Azokan, Vigon.
Beste urte batez, Donostia Zinemaldiaren jarduera osagarrien barruan Euskadi Basque Country Karpa izeneko guneaz gozatu ahal izan da, non profesionalek zein bisitariek eta zaletuek kalitateko eta jatorriko produktuak ezagutu ahal izan dituzten eta produktu horietaz gozatu probaketak eta dastaketak eginez.
Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak eta Eduardo Aguinaco Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako diputatuak instalazioak bisitatu zituzten Orbisoko (Kanpezu) Ureztatzaile Elkarteko ordezkariekin batera.