Harian

Biomasa erabilera termikoetarako prestakuntza-jardunaldia

Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak eta Peli Manterola Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak parte hartu dute “Biomasa erabilera termikoetarako” prestakuntza-jardunaldian, Gasteizko Artium Museoan.

Accua Hpp Solutions enpresa, elikagaien industriara aplikatutako Goi Presioen Teknologietan aitzindaria

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburu Bittor Orozek eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Peli Manterolak parte hartu dute, erakundeetako eta sektoreko ordezkari ugarirekin batera, Accua Hpp Solutions enpresak, Elgoibarren dagoen eta Euskadin Elikagaien industrian aplikatutako Goi Presioen Teknologian (HPP) aitzindaria den enpresak, dituen instalazioak inauguratzeko ekitaldian.

Turismo Enogastronomikoaren IX. Foroak negozio jasangarrien bitartez merkatu berriak ezagutarazten zitun Arabako Errioxan

Turismo Enogastronomikoaren IX. Foroa, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak Eusko Jaurlaritzarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Fundacion Vitalekin elkarlanean antolatuta zen, Eguren Ugarte upategietan.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Orozek inauguratu zuen topaketa, zeina aurten mahastizaintza eta ardogintzaren sektorearen jasangarritasuna arituko baita nagusiki; izan ere, iraunkortasuna ezinbesteko joera da gaur egun, negozio aukera berriak sortzeko.

Turismo Enogastronomikoaren Foroak sektoreko profesionalentzako ibilbide orri bat izatea du helburu, komunikazio eta merkaturatze turistikoko aditu eta profesional nagusiek partekatutako enpresa-esperientzien bitartez. Jorratuko diren gaien artean, Arabako Errioxako garapen iraunkorrerako, Biosphere ziurtagiria edo enogastronomiako joerak egiteko konpromisoa dago.

 

Atunzale izoztaileen sektorearen balio kateak 3.100 pertsonari ematen die enplegua, eta 924 milioi euro fakturatzen ditu

Atunzale izoztaileen sektorea jarduera ekonomiko globala da, eta Euskadin 54 arrantza ontzi, laguntzako 27 itsasontzi eta 6 zama ontzi ditu. Arrantza eta eraldaketa jardueren artean, 29.117 pertsonari ematen die lan mundu osoan (3.110 pertsonari Euskal Herrian) eta 1.969 milioi euro fakturatzen ditu, horietatik 924 milioi Euskadin (448 milioi arrantzan eta 476 milioi eraldaketan).

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreari laguntza emateko estrategia indartuko du nazioarteko merkatuaren zailtasunen aurrean

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak mahastizaintzako eta ardogintzako produktuei ezarriko dizkien zergen iragarkiak eragin duen ardura ikusita, eta, halaber, Brexitak ekarriko dituen ondorioek eragiten duten zalantza-egoera aintzat hartuta, Arantxa Tapia sailburuak, bilera izan zuen Euskadin mahastizaintza eta ardogintza sektoreko ordezkariekin.

Interesgarria

  • 1
  • 2

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait