Harian

Eusko Jaurlaritzak eta Orona Fundazioak eguneko 2.000 otordu banatu dituzte elkartasunez

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarekin eta Xabier Mutuberria Oronako Zuzendari Nagusiarekin batera, JAKIORO ekimena aurkeztu zuen, baserriko produktuetan oinarrituz, eta helburua du nekazaritzako soberakinaren zati bat bildu, prestatutako janari bihurtzeko eraldatu eta, Gurutze Gorriaren bitartez, hura banatzea. Horretarako, Guztion Artean ekimeneko pertsona boluntarioek parte hartuko dute, COVID-19ak eragin duen ekonomia-egoerak kaltetutako pertsonei zuzenduta.   

Euskal Garagardoa - Basque Beer marka kolektiboa jaio da produktuaren jatorria ziurtatzeko helburuarekin

Euskal Garagardoaren Elkarteak Euskal Garagardoa - Basque Beer marka kolektibo berria aurkeztu zuen, BECen ospatzen zen Gustoko Azokan.

Javier Ortega Euskal Garagardoaren Elkarteko lehendakaria izan zen horren arduradun eta Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea izan zen gonbidatu bezala. Sektorearen eta kontsumitzaileen babesa bermatzeko beharra azpimarratu zutenbeste batzuen artean.

Javier Ortegak HAZIri eta Eusko Jaurlaritzari eskerrak emanez zabaldu zuen aurkezpena, ekimena aurrera ateratzeko emandako laguntza guztiagatik.

Eusko Jaurlaritzak, COVID 19ak irauten duen bitartean, bertako produktuen kontsumoa aktibatzeko kanpainak sustatu ditu

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak koronabirusaren ondoriozko alarma-egoerarekin lotutako hiru kontzientziazio- eta hedapen-kanpaina jarri ditu abian. Helburua da, alde batetik, bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta, bestetik, garraio publikoaren erabiltzaileek segurtasun-neurriak zorrotz betetzea. Gainera, ETEei laguntzeko kanpainak Herriaren ekonomia-jardueraren motorra sustatzeko aktibatutako programen berri ematen die enpresei.

Interesgarria

  • 1
  • 2

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait