Harian

50 milioi euro ardogintza, sagardo eta bertako garagardoaren sektoretara finantzaketarako tresna berri bat

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantza Tapia, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Haziko zuzendari nagusi Asier Arrese elkartu ziren Euskadiko edarien sektoreko ordezkariekin (Araba Errioxako ardo ekoizleak, eta txakolin, sagardo eta garagardo ekoizleak) COVID-19aren pandemiak eragindako krisiak eduki dituen ondorioak elkarrekin aztertzeko eta sektoreko ondorio negatibo horiek minimizatzeko hartu beharreko neurriak adosteko.

Eusko Jaurlaritzak, COVID 19ak irauten duen bitartean, bertako produktuen kontsumoa aktibatzeko kanpainak sustatu ditu

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak koronabirusaren ondoriozko alarma-egoerarekin lotutako hiru kontzientziazio- eta hedapen-kanpaina jarri ditu abian. Helburua da, alde batetik, bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta, bestetik, garraio publikoaren erabiltzaileek segurtasun-neurriak zorrotz betetzea. Gainera, ETEei laguntzeko kanpainak Herriaren ekonomia-jardueraren motorra sustatzeko aktibatutako programen berri ematen die enpresei.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Sektorearen Nekazaritzako Elikagaien Industriaren eta Landa-ingurunearen aldeko adierazpen instituzionala, COVID 19aren krisia dela eta

Heldu zen San Isidro Eguna eta, COVID 19aren krisiaren ondorioz, normaltasunez hura ospatzea ezinezkoa denez, Lehen Sektorea, Nekazaritzako Elikagaien Industria eta Landa Ingurunea kudeatzeko eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Publikoek, Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, aho batez partekatzen zituzten adierazpen instituzional honetan biltzen diren konpromisoak.

Eusko Jaurlaritzak eta Orona Fundazioak eguneko 2.000 otordu banatu dituzte elkartasunez

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarekin eta Xabier Mutuberria Oronako Zuzendari Nagusiarekin batera, JAKIORO ekimena aurkeztu zuen, baserriko produktuetan oinarrituz, eta helburua du nekazaritzako soberakinaren zati bat bildu, prestatutako janari bihurtzeko eraldatu eta, Gurutze Gorriaren bitartez, hura banatzea. Horretarako, Guztion Artean ekimeneko pertsona boluntarioek parte hartuko dute, COVID-19ak eragin duen ekonomia-egoerak kaltetutako pertsonei zuzenduta.   

Euskal Garagardoa - Basque Beer marka kolektiboa jaio da produktuaren jatorria ziurtatzeko helburuarekin

Euskal Garagardoaren Elkarteak Euskal Garagardoa - Basque Beer marka kolektibo berria aurkeztu zuen, BECen ospatzen zen Gustoko Azokan.

Javier Ortega Euskal Garagardoaren Elkarteko lehendakaria izan zen horren arduradun eta Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea izan zen gonbidatu bezala. Sektorearen eta kontsumitzaileen babesa bermatzeko beharra azpimarratu zutenbeste batzuen artean.

Javier Ortegak HAZIri eta Eusko Jaurlaritzari eskerrak emanez zabaldu zuen aurkezpena, ekimena aurrera ateratzeko emandako laguntza guztiagatik.

Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak, COVID 19aren krisiak lehen sektorean dituen ondorioak arintzeko.

COVID19aren pandemiak eragindako nazioarteko krisia hasi zenetik, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak neurri ugari ezarri ditu, krisiak lehen sektorean eta landa-eremuan dituen ondorioak arintzeko. 

Neurrion artean, hauek azpimarratu behar dira:

Era berean, koronabirusaren aurkako jarduera-protokolo bat egin da elikaduraren balio-kateko pertsonentzat eta enpresentzat (itsasontziak, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategiak, elikagai-industriak, elikagaien garraioa, logistika eta garraioa, eta elikagaiak merkaturatzen dituzten establezimenduak), arriskuak minimizatzeko eta kutsatzea saihesteko.

Interesgarria

  • 1

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait