• Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Eusko Label eta Euskotren traineruen ligak babestuko ditu

    Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Eusko Label eta Euskotren traineruen ligak babestuko ditu

  • Abian dira ARDOA Mugagabe laguntzak Euskadiko edarien sektorearen berrikuntza komertziala sustatzeko

    Abian dira ARDOA Mugagabe laguntzak Euskadiko edarien sektorearen berrikuntza komertziala sustatzeko

  •  Antxoaren stockak maximo historikoa erregistratu du Bizkaiko golkoan

    Antxoaren stockak maximo historikoa erregistratu du Bizkaiko golkoan

  • 1
  • 2
  • 3

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait

| Errezeta

Arabako babarrunak ahate konfitekin

Osagaiak:
• 500 g Arabako Eusko Labeldun Babarrunak nabar
• 2 Ahate konfit
• 2 Tipulin
• Piper berde handi bat
• 3 Baratxuri atal
• Olioa eta gazta


Nola egin:
Babarrunak beratzen jarriko ditugu 12 orduz.
Ondoren, kazola batean babarrunak eta tipulin bat jarriko ditugu.
Hiru atzamar urez estaliko ditugu.
Su txikian egosten jarriko ditugu, gatz pixka batekin eta olio zurrusta batekin.
Borborka hasten denean, irakinaldia hautsi egingo dugu ur hotz pixka batez. Hori hainbat aldiz egingo dugu.
Izan ere, irakinaldia motela izatea da garrantzitsuena.
Bitartean, piper berdea, tipulina eta baratxuria sueztitu egingo ditugu, olio zurrustatxo eta gatz pixka batekin.
Bestalde, konfita berotu eta zatitu egingo dugu, gantz guztia kentzeko.
Babarrunak egosten ari diren bitartean hainbat aldiz eragingo diogu kazolari, salda loditzeko. Egosita daudenean, sueztitutakoa erantsiko dugu. Nahi badugu, egositako tipulinarekin birrindu ahal dugu.
Azkenik, konfit zatiak babarrunetara bota eta zerbitzatu egingo dugu.

Sustrai buletina

Idatzi zure posta elektroniko helbidea eta hilero Sustrai buletina bidaliko dizugu
Zure posta-elektronikoa Sustrai buletina bidaltzeko erabiliko dugu eta nahi duzunean baja emango dezakezu
Please wait